XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saul'ek, ordea, Yesu'ri ostikoka zeragoyon; beraz, gogor egin zion, onbideratzean bertan: Yaunak esan baitzion: Lan gogorra dakartzu eztenari ostikoka (XXVI,14).

Uztarriari lotutako idi zakarrena, ordea, ostikoka ari izan arren, itaurrean danak, bere oldarrez, nai dunaruntz darama.

Lur yo erazi zion Yainkoaren eskupean, eskuko da Saul are okertzeko; alare, onik etziola ekarriko, alde aurrez zirautson Yesu'k.

Alatz onen gora andia Eliz-guraso guziak aipatzen dute.

Lazar'en berpizkundeari baño yaramon geyago egiten dio Augustin deunak (Enarratio in Psalmos, 11).

Bertan, Yesu berpiztuaren egiztabide berria arkitzen du Krisostomo Yon deunak (In acta XIX, 3garren zenbak.).

Zer dala-ta, Saul'en onbideratzea ez zan gertatu Yesukisto il-ala?

Kisto ziñez berpiztu zala erakustearren.

Yesu esetsi, aren eriotza ta berpizkundeari buruz siñesgogor izan, Beraren ikasleak yazartzen zitun gizon onek siñetsiko otezun, Gurutz-iltzatuaren al andi bage?

Demagun: besteak gogara siñetsi zuten.

Zer diozu, ordea, gizon orretzaz?

Orrek Elizari egin zion guda, argi ta garbi oartu duzu.

Odolketaraño siñestunak esetsi, ta, baitegietan ixten zitun odol-gorri onek bat-batean siñetsi zun; Kisto'ren yarraile izana ez zan: ori ez zan aski.

Ankerkeriz siñestunak yazarri zitun, aren sumiñak geikeri dana onartu zun, beste guziak baño odol gorriago izan zan.

Itsutu zanean, beriz, Yainkoaren erruki indartsua ikusi zun.

Uzkurtu zanik ez esan, ordea; Apaizpuruengana yo, bere burua galurrenetan yarri, atzerrietan barna siñestunak esetsi ta zigorkatzen zitun odol-zale ura uzkurtu?

Aurrerantzean Amabiak bezela, Yainkoak aukeratuta, aitorle izango da Saul: Yesu berpiztua ikusi ta Ark erakutsiaren aitorra emango du.

Ayek bezela, bidali izango da Israel'ek zapuzten dun Yesu'ren Izen yareigille, ta osasungarria atzerrietan barna zabaltzeko.

Geroztik, onbidera baikoz, beraren izangoa ezagun zun.

Gaurgero yasoko ditun Yainkoaren erakutsiak oro, Damasko ondoan yarritako orubearen gain eraikiko dira.

5'kna. Saul'en lenbiziko aldarriak (IX,19b-30).

Saul siñestera etorri-ala, Berri Onaren zabaltze bilakatu zan.

Ber-bertatik bere buruaren yabe zan arazo ortan.

Ta ortan zain ta muin ziarduan indartsuki zeragin Yesu'ren eragitez.

Amabi Bidalien besteko azaltzen zan (I Kor.,XV,9).

Bidalirik txikiena dala ba'dio, ordea, Yaikoaren Eliza esetsi ta eraso zulako da.

Illortz izena bere buruari ezartzen ba'dio, beste Bidaliak Yesu'ketz izan zuten sabelaldi neketsurik gabe, garai baño len yayo zala, besterik ez du esan nai.